Artxandako funikularrak 220 eguzki plaka barri jarri dauz, energiaren kontsumoa murrizteko. 220 plaka fotovoltaikoek, energiaren kontsumoa, % 80 murriztuko dabe. Gainera, lorategi bertikal bat egin da beheko geltokiaren aurrealdean. Hor landara mota desbardinak ipiniko dabez eta urtean 15,25 tona CO2 xurgatzeko ahalmena eukiko dabe. Urian korridore berdeak sortzeko ardatzean kokatzen da lorategi hori. Helburua, airearen kalidadea hobetzea, biodibersidadea areagotzea eta plazaren estetika hobetzea da. Jarduketa horreek modernizazino-proiektu zabalago baten parte dira. Horrek Artxandako funikularraren historiaren birmoldaketa handiena ekarriko dau. Aurten hasiko dira goiko geltokia birgaitzeko obrak.
Artxandako funikularrak 2022an 998.143 bidaiari izan ebazan guztira, pandemiaren aurreko zifretatik oso hur. 2023an errekor-zifrekin itxiko dala espero da, milioi bat bidaiari baino gehiagogaz. Aurten, metatuan, % 20 egin dau gora 2022ko datuekin alderatuta. Hiru minutu baino gehixeago behar dau funikularrak 770,34 metroko bidea egiteko; segundoko 5 metroko abiadura hartzen dau (18 km orduko) eta 70 pertsonentzako lekua dau bagoietan. Gainera, barrikuntzak sartzen joan dira emoten dauzan zerbitzuetan, halan zelan doako bisita gidatuak, bai gaztelaniaz bai euskeraz.