16 eta 18 urte bitarteko bost bermeotar ‘Saltillo’ eskola ontzian

Gazteak ontzian ontziratu ahal izango dira abuztuaren 8an
'Saltillo' eskola ontzia / Bermeoko Udala

16 eta 18 urte bitarteko bost bermeotar Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) ‘Saltillo’ eskola ontzian ontziratu ahal izango dira abuztuaren 8an, Bermeoko Udalak jakinarazo dauanez.

Uda guztietan lez, eskola ontziak udako kostera tradizionalari ekingo eutsan abuztuaren 4. Aurten, Santurtzin hasi eta Lekeitio, Hondarribia, Getaria eta Bermeoko portuetan lehorreratuko da, eta ibilbidea barrikuntzekin dator.

Gazteei belaontziko eta motorreko nabigazinoaren esperientziara hurreratzeko aukerea eskaintzea, eta itsas portuetako sektorea ezagutarazotea da helburua, etorkizuneko prestakuntzea sektore horretara bideratzeko aukerea hurbilduz. Zentzu horretan, Nautikako eta Itsasontzi Makinetako ikasketak dagoz (UPV/EHUko Ingeniarien Eskola), bai eta Pasaia, Bermeo eta Ondarroako Arrantzako Lanbide Heziketako eskolak be.

Gauzak horrela, aitatutako moduan, portu horietan 16 eta 18 urte bitarteko bost gazte ontziratzeko aukerea eskainiko da, hurrengo portuan lehorreratuz. Bertan, beste bost pertsona ontziratuko litzatekez, hurrengoan lehorreratzeko, eta horrela, hurrenez hurren. Holan, Bermeoren kasuan, abuztuaren 8an ontziratuko dira gazteak, eta hurrengo egunean Santurtzin lehorreratuko dira.

Bidaian zehar, janaria eta edaria emongo jake ontziratutako pertsonei, eta hasi aurretik, Euskal Ontzijabeen Alkarteak Eusko Jaurlaritzako Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzarekin lankidetzan egindako lanbide nautikoari buruzko bideo bat proiektatuko da. Aitatu behar da zeharkaldiak baldintza meteorologikoei lotuta dagozala. Interesdunek 635 70 78 12 telefono zenbakira deitu beharko dabe izena emoteko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular