“Ez dago ura baino indartsuagorik” URAren kanpaina barria

Euskadin 250 mila pertsona uriolen arriskupean bizi dira
URAren kanpainaren aurkezpena / Bizkaia Irratia

Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak Uraren Euskal Agentziak sustatutako kanpainea aurkeztu dau Bilboko Itsasmuseum-en.  Kanpainaren helburua uriolez kontzientziatzea da. Gaur egun Euskadiko biztanleek jasaten daben arrisku natural garrantzitsuena da.  Euskadin 250.00 persona dagoz zuzenean arrisku horren eraginpean. Kanpainea 4 jarduera-ardatzetan dago egituratuta: planifikatzea, prebenidutea, jardutea eta kontzientziatzea. Ospe handiko persona ospetsuek arpegi-irudia itxi deutsie URAri: Elena Arzak sukaldaria, Cristina Iglesias eskulturgilea, Maialen Chorraut kirolaria, Urko Aristi kazetaria, Oihana Gaincerain sagardaogilea eta Norberto Emazabel arrantzalea.  

Tapiaren arabera, “uraren ondoan bizi, hazi eta eboluzionatu duen herria gara, beste inork baino gehiago irabazi diogu urari. Baina inoiz ez gara orain bezain arriskuan egon dana galtzeko. Gero eta garrantzitsuagoa da urarekin bizikidetza positiboa lortzeko lan egitea, planifikatzean, prebenitzean, defentsa-lanak egitean eta kontzientziatzean oinarrituta. Inor baino indartsuagoak garelako uraren kontra. Baina ez gara bera baino indartsuagoak”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00