Katixa Agirre, Eider Rodriguez eta Elvira Navarro, Gutun Zuriaren 15.edizinoan

Jaialdia martiaren 28tik jorrailaren 1era egingo da
Rakel Esparza, Gonzalo Olabarria, Fernando Pérez, Iván de la Nuez eta María Mur / AZKUNA ZENTROA / BIZKAIA IRRATIA

“Idatzi, editatu, irakurri” lelopean, Azkuna Zentroak ateak ireki deutsaz Euskal Herriko literatur ekitaldi garrantzitsuenetako bati,  Gutun Zuriari. 15.edizinoa martiaren 28tik jorrailaren 1era egingo da. Aurten, jaialdiak idazketa, edizinoa eta irakurketa dauz helburu, sormen-prozesu beraren parte gisa. Jaialdiak, besteak beste, idazleakaz alkarrizketak, eztabaidak eta tailer asrtistikoak, izango dauz egunero. Guztira 30 jarduera baino gehiago, hainbat formatutakoak, egun osoan zehar.

Literatura garaikideko hogeita hamar idazle erreferentek hartuko dabe parte. Manuel Rivasek, Gonzalo Tavaresek eta Elvira Navarrok, besteak beste. POL Guasch, Munir Hachemi, Leire Bilbao edo Sara Torres lako egungo narratibako ahots barriak be izango dira; Katixa Agirre eta Eider Rodriguez lako egileenak. Barriak eta sortzaile heterogeneoenak be bai. Euren idazketa antropologiatik, filosofiatik, psikologiatik edo interpretazinotik jorratzen dabenak. Iñigo Martinez Peña, Jon Gerediaga edo Bob Pop.

Jaialdiaren aurretik, martiaren 17an BBK Gutun Zuria sariak banatuko jakez Anjel Lertxundi eta Cristina Riverari. Rivera eleberrigilea, poeta, ipuingilea eta saiogilea da, Mexikoko literatura garaikideko ahots garrantzitsuenetako bat, eta Lertxundi idazle, literatur kritikari, kazetari eta gidoigilea. Horrez gan, euskal hizkuntzaren erreferente be bada, haur eta gazte literaturako, eleberriko eta saiakerako 50 lan baino gehiagogaz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00