Marie-Michelle Milapiek Lointek Gernikaren barruko jokoa indartuko dau

Denporaldi bateko kontratua sinatu dau jokalari frantzesak
Marie Michelle jokalari barria / Lointek Gernika

Marie-Michelle Milapiek Lointek Gernika Bizkaian jokatuko dau 2023/2024 denporaldian. Pibota Campobasso talde italiarretik dator eta 8,6 puntu eta 5,1 errebote lortu dauz bataz beste. Frantziarrak gainera badaki zer dan Eurocup Womenen jokatzea, baita Euroligan be, baina lehen aldiz ariko da Emakumezkoen Endesa Ligan. Frantziarekin internazionala izan da, harrobiko taldeetan eta absolutuarekin be, orain 3×3 modalitatean lehiatzen dau eta guzti.

Hain zuzen be, Milapiek Frantzian jokatu dau ia bere ipilbide guztian. Basket Landesen hazitako jokalariak 2019/2020 denporaldira arte jokatu eban, orduan Lattes Montpellierrera joan zan. Bi sasoiren ostean Flammes Carolo bezalako beste talde klasiko batera emon eban jauzia. Iaz, barriz, lehen aldiz jokatu eban bere herrialdetik kanpo Italiako Campobasson. Orain lehen aldiz jokatuko dau Emakumezkoen Endesa Ligan.

Milapiek nabarmendu dau Lointek Gernika Bizkaia ligako talderik onenetako bat dala: “Talde oso lehiakorra da ez bakarrik ligan, baita Eurocup Womenen eta Kopan be. Nire taldekide barriak ezagutzeko gogo asko daukadaz eta lanean hasteko helburuak betetzeko”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude