Kontseiluak Hezkuntza Legeak euskera gehiago behar dauela uste dau

Kontseiluak adierazi dau euskalduntzea bermatzeko ezinbestekoa dala euskera gitxiago daben ikasleek euskera gehiago jasotea
Ikasleak ikasgelan / Bizkaia Irratia

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak martitzen honetan onartu dauen Hezkuntza Legearen aurreproiektuak “euskera gehiago behar” dauela aldarrikatu dau Euskalgintzaren Kontseiluak, eta edukina hobetzeko ekarpenak egiten jarraituko dauela adierazo dau. Ildo horretan, defendatu dau legeak bere egin behar dauzala Legebiltzarrean onartutako hezkuntza itunean jasotako elementu positiboenak. Besteak beste, eredu inklusibo orokorra eta hizkuntza gaitasunen kanpoko ebaluazinoa azpimarratzen dabez.

Erakundeak euskeraren normalizazinoaren aldeko gizarte-eragileak biltzen dauz, eta testuaren balorazino gazi-gozoa egin dau. Begi onez ikusten dauz zenbait elementu, halan holan B2 urteera-profila definidutea ikasleen hizkuntza-gaitasuna ziurtatzeko edo euskal kulturaren ezagutzea haintzat hartzea.

Halan da be, deitoratu dau Legearen aurreproiektuak ez dauzala jasoten hezkuntzaren eta sindikatuen gehiengoak euskeraren inguruan dauzan eskaera nagusiak. Kontseiluak zehaztasun faltea ikusten dau, eta, ildo horretan, inoan azalpenean euskerea hizkuntza gitxitua dala jasotea interesgarria dala. Halan da be, dokumentuak aurrera egin ahala, ez da neurrietan garatzen Kontseiluaren eretxian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular