BBK LIVE Hirian Basurtu auzora helduko da

23 artista igaroko dira 4 agertokietatik, auzoko hainbat gunetan banatuta, sarrera libreko kontzertuetan
BBK LIVE / Bizkaia Irratia

BBK LIVE Hirian bagilaren 17an egingo da Basurtu auzoan, bosgarren edizinoa ospatzeko. Hirian orain 6 urte finkatu zan, esperientzia parebakoa sortzeko, herritarrei gizarte-aberastasuna emoteko eta proposamen artistikoak Bilboko auzoetara hurbiltzeko. Deustuk, Santutxuk eta Bilbo Zaharrak dagoeneko egin dabe, eta aurten Basurturen txanda da. 23 artista igaroko dira 4 agertokietatik, auzoko hainbat gunetan banatuta, sarrera libreko kontzertuetan.  

AIko el Grupo, Airu, Ben Santana, Brava (live), Los Chikos del Maíz, Chucho, Depresión Sonora, Kaidara, Kiliki Frexko DJ set, Laura Sam eta Juan Escribano, Miravalles, Mirua, Nena Daconte, Nerve Agent, Raimundo el Canastero, Gabriel Ríos, Simona, Vatocholo eta Amaia Yaniz ikusi ahal izango dira.

Barrikuntzea gisa da, aurten Herrian jaio dala. Proiektu honek, musikea Bilboko mugetatik haratago konektau gura dau, eta kultura irisgarritasun zailagoa eta eduki kulturalen eskaintza txikerragoa daben lekuetara hurretatu. Mungian eta Lekeition izango da, Herrian bagilaren 3an eta 10ean.

Kobetamendiko Bilbao BBK-ren 16.edizinoa garagarrilaren 6, 7 eta 8an izango da (eguenetik zapatura) 16. edizinoa. Zazpi eszenatoki ezbardinetan banatuta dago eta Cala Vento, Love of Lesbian, La Elite edo Arde Bogota  artistek joko dabe, besteak beste. Prezioak 78 eta 210 euro artean dagoz, egunen eta zerbitzuen arabera. Antolatzaileek epeka ordaintzeko aukerea eskaintzen dabe

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00