Goizean euri gehiago eta arratsaldean zaparrada urriagoak

Arratsaldean tarteka egingo dau euria eta zaparradak txikiagoak izango dira

Gaur goizaldean eta goizean goiz euri asko egingo dau hondino, baina arratsaldean atertzera egingo dau edo goizean baino zaparrada txikagoak eta urriagoak izango dira. Orokorrean euri kontuak Kantauri isurialdera mugatuko dira. Edur-koteak gora egingo dau eta iluntzetik aurrera 1.500 m-tik gora egongo da. Mendebaldeko eta ipar-mendebaldeko haizea zakar ibiliko da kostaldean eta Ebro ibarrean, baina egunaren amaierarako baretzera egingo dau. Tenperaturan ez da gorabehera handirik izango.

Itsasoko egoerea

Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, 4ko indarragaz eta goizean 5eko tarteekin; arratsaldean pixkanaka baretu egingo da. Egunaren amaieran norabide aldakorreko haize makala ibiliko da, 2ko indarragaz. Itsaskia eragingo dau, itsaski handiko guneekin goizean, arratsaldean pixkanaka baretuz; gauean itsaso kizkurra. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 2-2,5 m inguruko olatuak altxatuko ditu eta arratsaldean 1,5 m ingurukoak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00