De Marcosen sasoiak ez dauka etenik

Jokalari arabarrak beste urtebetez luzatu dau Athleticegaz daukan kontratua
Oscar de Marcos eta Mikel Gonzalez Lezaman / Athletic Club

Oscar de Marcosek 2024ra arte jokatuko dau Athletic Cluben eta hortaz, bere hamabosgarren denboraldia beteko dau kamiseta zuri-gorriagaz, 2009an bere bihotzeko taldeak fitxau ebanetik.

Aurreko urteetan gertatu dan legez, bere jarraipenari buruzko erabagia denboraldi amaieran hartu dau Guardiako atzelariak, bere jarduna, egoera fisikoa eta aldartea baloratu ondoren. Oraingoan be, etete klausula barik sinatu dau.

Zenbakiak hor dagoz. Aurten 40 partidu eta 3.000 minutu baino gehiago jokatu dauz, aurreko denboraldian baino gehiago. Taldearen atzealdean erakutsi dauen erregulartasunak eta erasorako ekarpenek ezinbesteko bihurtu dabe Ernesto Valverderen hamaikakoetan. Izan be, Nico Williamsek baino ez dau gainditzen jokatutako minutuen kopuruan. De Marcos, ganera, Nicogaz bardinduta dago asistentziei (sei guztira) jagokenean eta aurtengo denboraldian gol bi sartu dauz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00