Merkalan Lanbideren Enplegu eta Formazino azokea da, lan bila dabilzanak eta lana eskaintzen daben enpresak alkartzeko topagunea. Aurtengoa IV. edizinoa da, eta online egingo da hirugarren urtez. Aurreko urteetan baino jente gehiago egotea itxaroten da, izan be, urtez urte gero enpresa gehiago egoten dira azokan, eta lan bila dabilzanentzako gero eta ekimen interesgarriagoa da. Merkalan-ek aukeraketa prozesuak bateratzeko modua eta kontratazinoak errazteko erea be eskeintzen dau. Lankidetza sareak be sortzen dira parte hartzen daben enpresen artean.
Ganera, Merkalanen bertan formazino ikastaroak be eskeintzen dira, norbere kualidadeak hobetzeko.
Maiazaren 31etik bagilaren 2ra egingo da Merkalan azoka birtuala www.merkalan.eus webgunean. Parte hartu nahi daben enpresek aukera bi daukiez, emailez edo telefonoz:
feriamerkalan@lanbide eus, edota hurrengo zenbakietan: 94 406 96 26 (Bizkaia) 943 430 312 (Gipuzkoa)