Euskal Herriko pentsinodunek Bilbotik atzo urten eben Gasteizera protesta martxa baten. Bilbotik ez eze Agurain eta Bergaratik be atara dira beste pentsinodun ugari. Helburua eguenean Gasteizera heldu eta hantxe manifestazino bateratu bat egitea izango da, besteak beste 1.080 euroko gitxieneko pentsinoak eskatzeko. Pentsinodunek gogorarazo dabe apirilean urte arteko inflazino-tasa %4,1ekoa izan zala eta erosketa otzararena %12,9koa. KPIaren igoeraren ia hirukotxa iznago litzateke elikagaien prezioaren hazkundea. Egoera horren aurrean pentsinodunek dinoe pentsino duinagoak behar dabezala eta hori dala eta ehun pertsona inguruk urtengo dabe gaur lehen aitatutako martxa horretan. Eskaria oraingoan Eusko Jaurlaritzari egingo deutse, dirua egon badagoala esaten dabe Pentsinodunen Mugimendutik.