Maiatzaren 5ean hasi zan Bilboko “Magiaren Topaketa” magia-programaren XIX. edizinoa, eta asteburu honetan emongo jako amaierea programari Txurdinagako Garai lorategietan, bost ikuskizunekin, horreetako lau estreinaldiak Euskadin.
Barikuan, hilaren 26an, 19: 00etan, Teto magoaren “El afilador” estreinauko da. Tetok bere arbasoengandik jasotako 30eko hamarkadako zorrozketa-gurpil baten inguruko proposamena da. Zapatuan, hilak 27, 13:00etan, Marsel Magoak “Magiaderia absolutoak” ikuskizuna eskainiko dau. Ondoren, 18: 30ean, “La vida misma” Lore Lavanden filmaren estreinaldia izango da. Proposamen guztiak doakoak dira eta adin guztietako jenteari zuzenduta dagoz.
Bestalde, “The Art of Magic. Dala Illusions “, magia eta dantza uztartzen dauzan D ‘Albéniz & Alaitz Oraaren ikuskizun barritzailea, 21:30ean estreinauko da. Estreinaldi horreetako azkena programari amaierea emongo deutson ikuskizuna izango da, Mago Rafaren “Historias de un ilusionista” ikuskizuna. Maiatzaren 28an, domeka, 13: 00etan izango da, eta mago hori markadu eben eta publikoarengana hurbildu eben magia jokoen aukeraketa bat eskainiko dau.
Gainera, maiatzaren 31ra arte, Dramagia-ren “Mujeres en la magia, el secreto mejor guardado” erakusketea bisitau ahal izango da Otxarkoagako Udaltegian.