Bilbao Bizkaia Harroren koloreak, Santurtzin, Plentzian ta Mundakan be

Hiru ekimen barri dakarz bagilaren 15etik aurrera
Bilbao Bizkaia Harroren aurkezpena / Bizkaia Irratia

Bilbao Bizkaia Harrok ortzadarra zabalduko dau bagilaren 15tetik 29ra bitartean, eta Bizkaiko 4 eskualdetan izango dau presentzia: Bilbon, Santurtzin, Plentzian eta Mundakan. Egun guztietan zehar kultur eta jai giroko 75 jarduera garatuko dira, aniztasuna eta genero identidadea aldarrikatzeko. Gehienek sarrera librea eta doakoa izango dabe, baina jarduera batzuetan (ur parade edo harroladies jardueretan adibidez) aldez aurretik izena emon behar da www.BilbaoBizkaiaPRIDE.com webgunean. 

Ekimenak musika programazinoa be izango dau, eta Sonia Madoc, Marta Sango eta Yurena izango dauz konbidau, artista lokalekin batera; Asier Bilbao eta Tolin besteak beste. Gainera, euskerak eta euskal kulturak protagonismoa hartuko dabe LGTBI+ eskubideen sentsibilizazinorako tresna legez. Bilbao Bizkaia Harrok 3 ekimen barri txertauaren aldeko apustua egin dau edizino barri honetan: Harroladies, Harroamplified eta harroplanet.

Bagilaren 15,16, 17 eta 18an, programea Bilbon garatuko da. Areatza, Alde Zaharra, Kale Nagusia eta Pio Baroja kaia, Ur Paraderen abiapuntu legez, jardueren gune nagusiak izango dira. Bagilaren 24an eta 25ean Mundaka, Plentzia eta Santurtziren txanda izango da, eta uriguneak musikaz, dibersinoz eta aldarrikapenez beteko dabez. 29an HARRO SCIENCE egingo da, La Salveren eskutik datorren jardunaldia, non LGBTI+ errealidadea enpresaren esparrutik jorratuko dan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00