Kale arteak bizirik dagoz eta urtetik urtera indar gehiago daukate. Habiatik ateretako ordua heldu da, hegan egin eta erkusleiho barrietara heltzeko unea. Badatoz, gero eta hurbilago dagoz, zerua zeharkatu eta Lekeitioko kaleetan barrena izango doguz laster. Leketioko Nazioarteko Kale Arteen jaialdiak 33 edizio beteko dauz eta herritar zein bisitariak harrituta utziko dauzan egitaraua aurkeztuko da.
11 IKUSKIZUN KALE ARTEAK HERRIAN ZABALTZEKO
Aurtengoan 11 izango dira Lekeitioko kaleetan zehar ikusi ahalko doguzan ikuskizunak, herriko gune esanguratsuenetara zein ezezagunenetara kale arteak eramanda. Portugal, Katalunia, Valentziar erkidegoa, Andaluzia, Gaztela eta Leon, Gaztela-Mantxa eta Euskaditik etorritako konpainia eta kolektiboak izango doguz. Haien lanetan kale arteetako arlo desberdinak landuko dauzen ikuskizunak izango doguz, beste beste, antzerkia, kalejirak, clownak, piroteknia, sormena sustatzeko espazioak edota gogoeta eragingo deuskuenak. Guzti hauek garagarrilaren 7an, 8 eta 9an ikusi ahalko dira.