Barakaldok jaien beste edizino bat itxi barri dau eta, hasiera tragikoa izan arren, Karmenen asteak balorazino oso positiboa izan dau. Barakaldoko Karmenak taldeak erritmoa irabazi dau Herriko Plazako eta Los Hermanos parkeko musika gauetan, ETS, Lehendakaris Muertos, Vicco eta Álvaro de Luna taldeen kontzertuei esker. Haurrentzako gune barriak oso ondo funtzionatu dau, egunero 2.000 haur inguruk gozatu dabelako Done Bikendi parkera eroandako jardueretan.
“Oro har, oso jai parte-hartzaileak izan dira, gorabehera handirik bakoak eta oso giro onekoak. Zorionak Udal Jai Batzorde osoari, aurten egindako lanagatik. Uda ostean, karmenak antolatzen hasiko gara berriro, gure jaiak hobetzen jarraitzeko gogo berarekin eta apunteren batekin “, adierazi dau Nerea Cantero Kultura zinegotziak.
Jaietako gauetan 60.000 ikusle baino gehiago izan dira, kontuan hartuta horreetariko bat bertan behera itzi zala dolu-eguneko dekretuaren ondorioz, garagarrilaren 16an, Portu kaleko sutean hildako gaztearen omenez.