Barikuan izango da Oier Etxebarria, Igorreko pelotariaren agurra

Promozino mailan txapel bi irabazi ostean, Lazkanogaz batera esango deutso agur pelota profesionalari
Oier Etxebarria pelotaria / ASPE

ASPE Pelota enpreseak bagila amaieran jakinarazo eban Oier Etxebarriak, ingeniari lana eta pelotea buztartu ezin dauzalako, pelota profesionala ixteko ebatzia hartu ebala. Pelotari igorreztarrak, promozino mailako binakako txapel bi irabazi dauz, 2019an Aitor Elordigaz eta 2022an Javier Zabalagaz. Beraz, behar dan moduko agurra egiteko partidua antolatu da hilaren 21erako, barikua, Bermeon. 19:00etan, Danel Elezkano Dimakoaren eskutik arituko da Arkaitz Eskuza eta Dario Gomezen kontra, “partidu gogorra” espero dau.

Etxebarria, bere pelotari ibilbideagaz gustura agertu da: “Nire txikitako ametsa bete ahal izan dot”. Horrez gain, pelotearen munduan azken urteetan ezagututako jenteagaitik be poztu da. Aspeko jendearentzat, bulegokoentzat, masajistentzat, entrenatzaileentzat, Lemoako pelota klubarentzat, lagunentzat eta familiarentzat izan dauz berba onak: “Eskerrak emon bide honetan lagundu deustien persona guztiei, bakotxak bere apurra ipini dau”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular