Getxoko Alango gasolindegia eraisteko lanak gaur hasiko dira

Obrak estalkia eraistean eta sortutako hondakina kudeatzean hasiko dira
Alangoko gasolindegia / Getxoko Udala

Getxoko Algortako Etorbidea kalean dagoen Alango gasolindegia desegiteko lanak datorren eguaztenean, hilak 26, hasiko dira, Udalak jakinarazi dauanez.

Obrak estalkia eraistean eta sortutako hondakina kudeatzean hasiko dira. Azpiegiturea desmuntatu ondoren, hilaren 28an barikuan, hornigailuak kenduko dira.

Gainera, enpresa espezializatu bati esleitu jako lan horreen ingurumen-jarraipena. Obrak aste horretan bertan amaitzea espero da, eta lan horreen ondoren, bigarren fasean lurpeko gordailuak geldotu eta baimendutako kudeatzaile bati emongo jakoz Repsolek oraindik zehaztu gabe daukan data batean.

Udal lursailaren eta zerbitzugunerako pabiloiaren errentamendua 1966an esleitu zan, 50 urterako.

Pascual Goñi Guembe partzuergoak gogorarazi dauanez, 22 urte geroago, 1988an, udalaren osoko bilkurak Campsaren aldeko errentamendu-eskubideen lagapena onartu eban, emakida 2016an amaitu zan arte.

Urte horretan bertan, Udalak kudeaketak hasi ebazan Repsolekin, jarduerea bertan behera izteko eta ingurumenaren, hondakinen kudeaketaren eta lurzoruaren kalitatearen arloko lege-xedapenak; Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Zuzendaritzak “bide luzea” egin dau Repsoli eskatuz Lurzoruaren Legearekin, gasolindegiaren deskontaminazinoarekin eta beste alderdi batzuekin daukazan betebeharrak betetzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00