Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Arte Ederren Fakultadeko Zeramika, Artea eta Funtzioa Masterra egin daben bederatzi ikaslek, Bizkaiko Batzar Nagusietako Erakusketa Aretoan zabaldu dan “Hiru Karratu” baterako erakusketeagaz amaituko dabe euren prestakuntza ibilbidea.
Alkarrizketa iradokitzailean antolatutako erakusketak, buztinak eta zeramika-prozedurek dituen aukera amaibakoak aztertzen dauzan proposamen pertsonalak batzen dauz. Leioako campusean emondako graduondoko ikastaro espezializauaren promozino barriko protagonistak dira. Aitana Rodríguez, Urkia Sánchez, Pep Boadas, Annick Laruelle, Jeanette Dinelli, Ana Tejada, Paula de Luisa, Ander Martínez eta Renzo Boggio dira.
Ikasturte akademikoaren amaiera bikain lez antolatutako “Hiru Karratu” “eraldaketa prozesua” da, laburtu dau Maite Leyún Masterreko irakasleak erakusketearen katalogoan bertan. Izan be, materia eraldatzea “prozesu beharrezkoa besteko magikoa da, eta alkimiaren idea beti dago presente bertan”. Masterreko ikasleek hainbat material eraldatu ahal izan ditue (burdina, loza, gresa, buztina, pasta industrialak, kristala edo hormigoia), “ikusten eta begiratzen ikasten dogun garrantzi beragaz entzuten ikasi behar dan alkarrizketan”, azpimarratu dau.