Athletic Clubek eta AD Alcorconek akordioa lortu dabe Juan Artola aurrelariak ekainaren 30era arte talde madrildarrean utzita joka dezan.
Harrobiko jokalariak orain LaLiga Hypermotion deritzon txapelketean lehiatuko da bigarren urtez jarraian, iragan denporaldian Burgos CF 34 partida ofizial jokatu eta hiru gol sartu ostean.
Artolak 2025era arteko kontratua dauka, eta Kopan Mancha Realen aurkako neurketea batean lehoi gisa estreinatu zan. Horrela, Athletic Cluben eskutik beste pauso bat emon nahi dau futbolari gisa.