Lezaman mugimendu ugari aurkeztu dauz Athleticek

Jon de Luis eta Aymane Jelbat atzelariek, eta Elijah Gift erasoko hegalariak Bilbao Athleticen jokatuko dabe
Jelbat, Gift eta De Luis Lezaman / Athletic Club

Jon de Luis eta Aymane Jelbat atzelariek, eta Elijah Gift erasoko hegalariak Bilbao Athleticen jokatuko dabe, Osasuna, Alaves eta Liverpooletik datoz.

De Luis Osasunatik datorren erdiko atzelari ezkerra da, eta hamarkada batez aritu da bertan, eta UD Mutilverako Gazteen Ohorezko Mailan denporaldi erdiz utzita be jokatu dau. Jelbat, bestalde, hegaleko atzelaria izan daiteke, eta azken denboraldian Segunda RFEFra igo den Barakaldon aritu da, Alavesek utzita, eta denporaldi batez Amurrion be jokatu eban.

Bilbao Athleticekin entrenatzen hasi da Elijah Gift erasoko hegaleko jokalaria be, Corellakoa (Nafarroa, 17 urte) eta internazionala, Espainiako selekzioarekin. Liverpooletik dator Lezamara, eta Ibaigane akordio batera iritsi da bere fitxaketa erdiesteko, 800.000 euro gutxi gorabehera.

Talde ingelesak oniritzia eman deutso Athletici jokalaria entrenatzen has dadin, transferraren etorreraren izapidea bete arte. Basconiako fitxa izango dau aurrelariak.

Bestalde, Javi Sola Mutilverako erdilaria eta Eghosa Nomayo Santutxuko ezker hegaleko atzelaria Lezamara iritsi dira Bittor Llopisek zuzentzen dagoan Basconian jokatzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00