Athleticek eta Intercityk akordioa lortu dabe Mikel Mendibe erdiko atzelariarengatik. Akordioaren arabera, Alacanteko taldeak etorkizunean jokalaria saltzeagatik Athleticen aldeko hainbat diru-sarrera aurreikusten dira, helburu zehatz batzuei lotutako portzentajeak. Mendibe kimu adinean iritsi zan Lezamara, eta harrobiko maila guztietan osatu dau bere prestakuntzea, aurreko denporaldian Bilbao Athleticera igo zan arte. Azken denporaldi honetan, Markinako erdiko atzelariak 36 partida jokatu ebazan Bilbao Athleticekin eta gol bat sartzea lortu eban.