UEFAk Osasuna Conference Leagueatik bota dau. Nafarrek 10 eguneko epea daukate TASera joateko (kirol epaile tribunalera). Badirudi azken emaitza abuztuak 7 baino lehenago jakingo dogula, baina badirudi Athleticek Europan jokatuko dauela datorren denporaldian.
Hurrengoa adierazi dabe gorritxoek bere komunitatu batean:
“UEFAko Apelazio Batzordeak Club Atletico Osasuna 2023-2024 Conference Leaguetik kanpo uzteko erabakia hartu dau gaur. UEFAko Apelazio Batzordeko kideek ez dabez kontuan hartu joan dan barikuan erakundeak aurkeztutako alegazioak, eta UEFAko Kontrol, Etika eta Diziplina Batzordeko ikuskatzaileen hasierako irizpena berretsi dabe. Apelazio Batzordeak Osasuna baztertzeko arrazoiak datozen egunetan helaraziko deutsoz erakundeari.
Club Atletico Osasuna ez dator bat UEFAren irizpidearekin, ezta egindako kasuaren instrukzioarekin be, eta UEFAk futbolera bidaltzen dauan mezu okerra deitoratu dau, ustelkeria salatzen dauana zigortuz.
Azkenik, Club Atletico Osasunak eskura daukazan tresna legal guztiak erabiltzen jarraituko dau UEFAri aurre egiteko eta bere eskubideen urraketa larria dela uste dauanari amaierea emateko.”