Itziar Urtasun, Bilboko Udaleko Jaietako zinegotziak eta Bilboko Konparsak, aurkeztu dabez Aste Nagusiko 43. edizinoko bederatzi egunetan Marijaiagaz batera izango diran bi emakumeak.
Aurten, pregoia, abuztuaren 19an arratsaldeko 19.00retan, Aiora Renteriak, Zea Mays taldeko abeslariak egingo dau. Udaleko Jaien Batzorde Mistoak, Renteria aukeratu dau bere ibilpide musikal luzeagaitik, agertokietan 25 urte baino gehiago emon dauzelako. Renteriak adierazo dau berarentzat oso emozionantea eta pribilegio bat dala esperientzia hau egoera horretatik bizi ahal izatea, ohituta dagoenaren guztiz bestelakoa baita.
Aiorari Izaskun Pinedok lagunduko deutso jaietako bederatzi egunetan. Bilboko Konpartsek txupinera izentau dabe, oraingo honetan, erizain gisa lan egiten dauen bilbotar hau. Gaztea zanetik Pinpilinpauxako konpartsakidea da, eta, beti Aste Nagusiari hasiera emoten deutson txupina botatea izan dau amets.