Arrigorriagan 2.300 kilo txirla baino gehiago atzeman dabez, osasungaitz garraiatuta

Osasun Saileko teknikari batek karga suntsitzeko agindu eban
Arrigorriagan esku hartutako txirlen garraio irregularra / Ertzaintza

Bizkaiko Trafikoko Lurralde Unitateak bi tona txirla baino gehiago zeramatzan furgoneta bat geldiarazi eban martitzenean AP-68an, Arrigorriaga parean. Osasun Saileko teknikari batek karga suntsitzeko agindu eban, eta garraiolariari gehiegizko pisuarekin zirkulatzeagatik eta beharrezko ziurtagiriak ez izateagatik zigortu eben.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi dauanez, atzo 19: 30ean, AP-68 autobidean, Arrigorriaga parean, Bizkaiko Trafikoko Lurralde Unitateko ertzain batzuk, salgaien garraioaren kontrol bat egiten ari zirala, furgoneta bat gehiegizko pisuarekin zihoala ikusi eben. Ibilgailuak 2.300 kilogramo txirla baino gehiago zeramatzan, beharrezko baimenik gabe eta osasungarritasun-baldintzetan.

Osasun Saileko teknikari bat bertaratu zan, eta salgaiaren egoerea egiaztatu eta suntsitzeko agindu eban. Bestalde, ibilgailuaren gidariari zigorra ezarri zioten elikagai galkorrak baimenik gabe garraiatzeagatik eta % 40tik gorako gehiegizko pisuarekin gidatzeagatik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular