Arteak zinemako urtebeteko bi sari zozketatuko dauz doan

Beren 'Escape Room' erronkea gainditzen daben pertsonentzat izango da
Arteako Escape Rooma / Artea

ARTEA Merkataritza Zentroak zinemako urtebeteko bi sari zozketatuko dauz uda honetan, doan beren azken “ARTEA Arcade” erronkea gainditzen badabe. Jarduera hau abuztuaren 10etik 31ra luzatuko da, eta adin guztietako jendearentzako bi ihesgela izango dauz.

Ordutegia honako hau izango da: astelehenetik barikura 17: 00etatik 21: 00etara eta zapatuetan 12: 00etatik 14: 00etara eta 17: 00etatik 21: 00etara.

Ekimen horri dagokionez, ARTEAk azaldu dauanez, “urteko garaia kontuan hartu gabe, merkataritza-gune aktiboa eta konprometitua dira, eta beti lan egiten dabe bezeroei eta bisitariei jarduerea zirraragarri barriak eskaintzeko helduentzat eta txikientzat”.

Ekimenak bi erronka desberdin izango dauz: “Ghost Aretoa” eta “Attack Aretoa”. Probatan gehienez sei laguneko taldeek parte hartu ahal izango dabe, eta sei minutu izango dabez beren erronkak beteteko. Ihes egitea lortzen daben taldeen artean, merkataritza-guneak bi urteko zinema doan zozkatuko dau (areto bakoitzeko bat).
Jardueran parte hartu ahal izateko, ARTEAren edozein establezimendutako 15 €edo gehiagoko erosketa-txartela aurkeztu beharko da. Erosketa-egiaztagiri bakoitzak gehienez sei pertsonak parte hartzeko aukerea emongo dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular