Aste Nagusiko lehiketa gastronomikoa aurkeztu dabe Bilboko Konpartsek. Aurten bi aldaketa izango dira. Alde batetik, makailaoa bizkaitar erara kendu da eta, horren ordez, SUKALKIA sukaldatu beharko dabe. Bestalde, konpartsek plater begetario¡anoekin eben konpromisoari eutsiko jako. Aurten, ordea, pistoaren ordez, patatak saltsa berdean egin beharko dabez.
Lehiaketaz gan, beste jarduera gastronomiko batzuk be izango dira jaietan. Adibidez, domekan, hilak 20, Eusko Label parrillada bategaz hasiko da, 0 Km-ko barazkiekaz eta txahal hanburgesekaz. Umeentzako gastrotxikia be egongo da astelehenean, eguaztenean eta barikuan. Han entsalada bat, askaria edo gildak egiten ikasiko dabe.
Lehiaketaren arauei dagokienez, izen-ematea egun berean egingo da, 10: 30ean; kazuelen aurkezpena 13: 00etatik 13: 30era izango da, eta sari-banaketa 14: 15ean. Beharrezkoa da gasagaz kozinatzea, zorua babestea zikindu ez daiten eta prestaketa jente aurrean egitea, aldez aurretik ezer egin barik. Kazuela bakotxean gitxienez hiru anoa egon behar dira, eta kategoria bi egongo dira: orokorra eta konpartsena.