Athleticek eta Celticek partidu ederra oparitu eben James Forresten agurrean

Unai Gomez lehoikumea izan zan hoberena zurigorrietan
Unai Gomez eta Muniain lehoikumearen gol ederra ospatzen / Athletic Club

Athleticek 3-2 galdu dau Celticen aurka Glasgown. Lehenengo zati oso on baten ostean, bigarrenean Txingurrik taldea aldatu eban eta eskoziar taldeak partiduari bueltea emon eutson. Zurigorrien golak Unai Gomez eta Muniainek sartu ebezan.

Partidu ederra izan genduan atzo Eskozian. Athletic eta Celtic batzen dabezan ezaugarri kulturalak giro ezinhobea sortu eban, eta jokoa ez zan azpitik egon. Oso sendo eta ausart hasi ziren zurigorriek lehenengo zatian, presino altuarekin eta areaz kanpoko laurtiketekin. Unai Gomez bermeotarrak sekulako gola lortu eban lehenengo minutuetan. Taldearen presinoa oso efektiboa zan, baloi asko lapurtzen ebezan eta Celticen zelaian eta area ertzean. Talde eskoziarraren jokoak be laguntzen eban, baloia atzekaldetik atarateko ohitura ausarta daukalako Brendan Rodgers entrenatzailearen taldeek.

Minutuak pasata, taldearen nahia behera joan zan eta Celticek gol itzela lortu eban partidua bardintzeko, Kyogoren eskutik. Baina gol horrek Athletic barriro itzartu eban eta Muniainek area ertzean baloi bat lapurtu eta sekulako eskuinkadarekin zurigorriak aurretik jarri ebazan barriro. Partidua etenaldira joan zan, bilbotarren itxura oso on batekin.

Bigarren zatia beste gauza bat izan zan. Valverdek zenbait aldaketa egin ebazan eta taldeak bai fisikoki, bai taktikoki igarri eban. Celticek hartu eban partiduaren agintea eta Unai Simonen aurpegi hoberena atara eban. Atezain arabarrak egindako sekulako geldiketek ez eben balio Celticen golak saihesteko, eta partiduari bueltea oso emon eutsien eskoziarrek 3-2 emaitza jarrita.

Aipatzekoak beraz partidu amaierean Unai Simon, Aitor Paredes, Beñat Prados, Galarreta eta Unai Gomez izan ziran, azken hau aurredenporaldiko jokalari hoberen lez jarrita, bai ausardia, bai jokoa erakutsita.

Oihan Sancet gaur bueltako da entrenamenduetara Lezaman.

Hurrengo partidua eguenean izango dabe lehoiek, 19:30tan Las Llanasen Eibarren aurka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular