Bermeok ‘udako liburutegia’ irekiko dau

Abuztuaren 26ra arte Aritzatxuko hondartzarako bidean egongo da
Udako liburutegia Aritzatxuko hondartzarako bidean / Bermeoko Udala

Bermeoko Udalak ‘udako liburutegia’ jarri dau martxan abuztuaren 26ra arte Aritzatxuko hondartzarako bidean, “adin guztietako” herritarren artean irakurzaletasuna sustatzeko helburuarekin. Aurtengo barrikuntza lez, ekimenak hainbat tailer izango dauz. Azaldu dabenez, Aritzatxuko hondartzarako bidean dagoan etxolan bermeotarrek liburuak eta aldizkariak maileguan hartu ahal izango dabez, udan be kulturea sustatzeko.

Udako liburutegia’ doakoa da eta abuztuaren 26ra arte hartu ahal izango da astelehenetan 16:00etatik 19:00etara, eta martitzenetik eguenera 11:00etatik 14:30era eta 16:00etatik 19:00etara. Liburutegian dagoan materiala edozein bermeotarrek jaso ahal izango dau, baina bazkide ez diranek izena emon ahal izango dabe beharrezko dokumentazinoa betez eta liburutegira eramanez.

Aurtengo barrikuntza lez, hainbat tailer antolatu dira goizez (12:00etatik 14:00etara) eta arratsaldez (16:30etik 18:30era). Holan, abuztuaren 4an birziklatze tailerra izango da, 11n ipuinetako pertsonaiei buruzkoa, 18an arte sortzaileei buruzkoa eta 25ean eskulan “dibertigarriei” buruzkoa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00