Gernika-Palestina ekimenak Palestinako egoera salatu eta euskal gizartea mobilizatzera deitu dau. Alkarretaratzeak urriaren 8an egingo dira, arratsaldeko zazpiretan, ‘Gernikaren herritik, genozidiorik ez! Gerrarik ez!’ lelopean. Deialdiak euskal herritarrak alkartzea dauka helburu, Palestinako herriarekiko alkartasuna adierazi eta Gazan zein Palestinako Lurralde Okupatuetan bizi dan egoera humanitario larria salatzeko.
Antolatzaileek salatu dabenez, azken hiru urteetan Palestinako egoerak okerrera egin dau, eta Gazan zein Zisjordanian jasotzen ari dana ezin dala normalizau. Horrez gan, gerraren eta giza eskubideen urraketen aurrean nazinoarteko komunidadearen jarrera kritikau dabe, eta alkarrizketa, negoziazinoa eta konponbide politikoa aldarrikatu dabez.
Ibon Meñaka Gernika-Palestinako bozeroaleak iragarri dau, 2027ko urtarrilaren 22an eta 23an euskal eragileen foro bat egingo dabela, konpromisoak sakontzeko eta ekintza kolektiboan aurrera egiteko.