Estropadak Lekeition izango dira domekan

Lekeitiok Eusko Label Ligako bigarren jardunaldia eta Euskotren Ligako hamargarren jardunaldia hartuko dauz domekan
Lekeitioko Banderen aurkezpena / Eusko Label Liga

Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako lehiaketak Lekeitiora itzuliko dira. Domeka honetan jardunaldi barri bat jokatuko da Lekeitioko uretan, eta gaur goizean Lekeition aurkeztu diran bi banderak egongo dira jokoan: XXXVIII El Correo Ikurriña-Kutxabank SN-Lekeitioko Udala eta XII. Euskotren Banderea. Lekeition goizean egindako banderen aurkezpenean, Ander Aldazabal, Lekeitioko alkatea, Santiago Zumaran, Isuntza Arraun Elkarteko presidentea izan dira.

Kirol-jardunaldiari dagokionez, 11:25ean hasiko da, Euskotren Ligako estropadarekin, eta zortzi tripulazinoak babeslearen banderea eroaten saiatuko dira, XII. Euskotren Banderea.

Gizonezkoen XXXVIII. El Correo Ikurriña-Kutxabank SN-Lekeitioko Udala estropadea, barriz, emakumezkoen banderea amaitzean hasiko da. Bertan, txandak aurreko eguneko estropadaren sailkapenaren arabera banatuta dagoz, Hondarribiko XXXVI. Hondarribiko Bandera/MAPFRE Sari Nagusia.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular