Eva Martín Orive bizkaitarrak Gerardo Diego saria irabazi dau

"Ebanozko hegazkinek" Senegalgo "txoko ezkutuetara" hurbiltzen dabe irakurlea, "hain urrun dagoan eta hurbilekoa, aldi berean".
Eva Martin Orive idazlea / Santurtziko Udala

Eva Martín Orive bizkaitarrak irabazi dau Soriako Diputazinoak  antolatzen dauen Egile Barrien Gerardo Diego saria, “Ebanozko hegazkinak” poema-liburuagaz (5.000 euro) eta lanaren edizinoagaz.

“Ebanozko hegazkinak” Senegalgo “txoko ezkutuetara” hurbiltzen dabe irakurlea, hain urrun dagoan eta hurbilekoa, aldi berean. Sustatzaileen arabera, poema-liburua honako honegaitik nabarmentzen da: “prosatik hurbil dagozan berbazko formulak erabiliz, besteren mundu batekin harremanean lortutako esperientzien adierazpen bildu eta laburra, eta bertso laburrenetan hiztegia eta metaforak ondo erabiltea “.

Eva María Orive Zuzenbidean doktorea eta Zuzenbideko irakaslea da Deustun. Ia lau urtez Eusko Jaurlaritzako Komunikazino Aholkularia izan zan. Gainera, Creando Futuros GKEko boluntarioa da dauela urte batzuetatik, eta Senegalera bidaiatzen dau maiz, haurren eskolatzean laguntzeko eta etorkizun oparoa sorteko. Poema-liburu honen onuraren zati bat Euskadiko alkarte horrentzat izango da.

BESTE SARITU BAT

Poesia Leonor saria be jaso zeban Carmen Palomo Pinelen “En txu espalda el desierto” lanak, zeinak “modu ausartean sarten baitau maitetasunaren zokoetan, hizkuntzeari jagokonez”.

Leonor Poesia Saria eta Egile Barrientzako Gerardo Diego Saria, Soriako Aldundiak urtero emetzen dauena, herrialdean ospe handiena daben literatur-sariak dira, “beren ibilpideagaitik, saritutako poema-liburuen kalidade bikainagaitik eta urtero aurkeztutako orijinalen kopuruagaitik”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00