Joseba Iraolaren Euskal Selekzinoa Eslovenian lehiatuko da

Balmasedakoa lehena da bere kategorian eta bigarrena sailkapen nagusian, mendiko lasterketen Europako Txapelketan egindako zazpi proben ondoren
Joseba Iraola lasterketan / EKFB

Bere kategorian lehena da eta sailkapen nagusian bigarrena denporaldi kontinental zoragarri batean. Joseba Iraolak Eslovenian parte hartuko dau astegoien honetan Europako mendi lasterketen txapelketan. Zazpi podium jarraituan izan ondoren, bariku honetatik aurrera Joseba Iraola Esloveniako herrialde ederrean lehiatuko da GHD Ilirska Bistrika proban.

“Oso asfalto leundua da, trafiko handia baitago errepide honetan. Txapelketa osoa da, zalantzarik bako, gehien patinaten dauen lasterketa. Nahiz eta astebururako eguraldi ona emetzen daben, baina patinetera doa, errepide zaila izango da. Ilusino handiz goaz barriro. Proba hau oso ona izan daiteke eta txapelketa erdi erabagita itxi dezakegu”, adierazo eban Iraolak. “Astegoienerako osatzea espero dot”, esan eban Balmasedakoak, bere kategorian lehena.

Joseba Iraolaren Euskal Selekzinoa podiumera igon da Suitzan St. Ursanne, Paolino Teodori Koppan, Ascolin. Eta baita Ecce Homo Sternberk Txekiar Errepublikan, Portugalen (Falperra), Asturiasen (Fitoko igoera), Austrian (Rechberg) eta Frantzian (Saint Jean dau Gard- Col Saint Pierre) be. Balmasedakoak eta bere taldeak protagonista izeten jarraitzen dabe denporaldi honetan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00