Lekeitioko Garraitz irlako indusketa arkeologikoak abuztuan hasiko dira

Abuztuak 14tik 16ra egingo dira Aranzadi Zientzia Elkartearen zuzendaritzapean
Lekeitioko Garraitz Irla / Lekeitioko Udala

2015ean hasi ziran Atabaka Kultur Alkartearen ekimenez eta Aranzadi Zientza Elkartearen laguntzarekin, Garraitz irlako indusketa arkeologikoak egiten. Zortzi urte hauetan Lekeitioko irlaren historia deskubritzen eta azaleratzen ibili dira. Aurten, abuztuaren 14tik 16ra bederatzigarren kanpainea abian jarriko da.

Aranzadi Zientzia Elkartearen kide dan Alfredo Moraza arkeologoak zuzenduko dauz indusketak. Boluntarioak auzolanean aritzen dira. Beraz, ez da esperientziarik behar indusketetan parte hartzeko. Goizeko 09:00etan irlan egotearekin nahikoa da.

Arkeologia-lanen ondorio batzuk

Garraitz irlan egindako arkeologia-lanek oso emaitza interesgarriak eskaini dabez uharte txiki honen bilakaerea historikoa ulertuteko. Esandako moduan, guztira zortzi kanpaina arkeologiko egin dira eta horietan Lekeitioko hiribildua sortu aurretik (1325. urtean) izandako giza-jarduerea frogatzen dabezan aztarna oso zaharrak aurkitu dabez. Aztarna arkeologikoen arabera, baselizea XIII. mendearen amaieran eginda egoan eta ziurrenik leku horretan bertan. XVI. mendean frantziskotarren ordenari itxi eutsen irla eta 1617tik 1650era bitartean monje talde bat bertan bizi izan zan.

Bisita gidatuak

Udan zehar Atabaka Kultur Alkarteak Garraitz irlan bisitaldi gidatuak antolatzen dauz. Doan dira eta gidariak Lekeitioko gazte bi dira: Olatz Plaza eta Unai Urkiaga. Irailaren 10era bitartean jarraituko dabe bisitak eskaintzen, marea behean dagoan bitartean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00