Bilboko Arriaga Antzokiak ‘Los Chicos del Coro, el musical’ ikuskizuna estreinatuko dau abuztuaren 17an, 2023-2024 denboraldi barriari hasierea emoteko. Irailaren 10era arte ikusgai izango da. Udalak jakinarazo dauanez, epe horretan, 25 emonaldi eskeiniko dira. Lehenengoa, izenburuak aurreratzen dau, musikala ‘Les choristes (Abesbatzako mutilak)’ filmean oinarritzen da. Film frantsesak Cesar Sari bi jaso zituan, eta Oscar sarietarako izendapena jaso eban, Urrezko Globoetarako, Goya sarietarako eta Bafta sarietarako izendapenak be, beste hainbat aintzatespenen artean.
Antzezlana eta musikea
Manu Rodríguez aktorea Mathieu irakasle ikonikoarena eginez agertzen da ikuskizunean, non Natalia Millán ezagunak, Espainiako eszenako musikalen interprete handietako bat danak, Violette Morhange hezurmamitzen dauan. Horrez gain, Rafa Castejón aktoreak Rachin-ena egiten dau, Fond de L’Etang barnetegiko zuzendari zorrotzarena.
Eva Diago, Langlois matematika irakaslea; Iván Clemente Pascal Mondain-ena egiten; eta Xisco González Maxence lez dira gainerako aktoreak. Oholtzan, ‘Escuela Los Chicos del Coro’ eskolako abesbatzako umeak egongo dira (15 agertuko dira emonaldi bakotxean). Izan be, musikalak ahotsetarako koru propioa dauka, Nicolás Martín Vizcaíno pianistearen eskutik sortutakoa.