Abisu gorria gaur be muturreko tenperaturakaitik

40 gradutik gorako tenperaturak gaur be
Algortako Portu Zaharra / Bizkaia Irratia

Gaur tenperatura maximoak 40 ºC ingurukoak izango dira, iparraldean zein hegoaldean. Goizean goizetik egingo dau beroa, minimoak be hiru-lagu gradu altuagoak izango diralako. Eguzkia jaun eta jabe, noizbehinka erdi mailako hodei eta goi-hodei batzuekin, batez be egunaren hasieran eta amaieran. Ekialdeko edo hego-ekialdeko haizea ibiliko da, gabaz kostaldean mendebaldekoa.

Itsasoko egoerea

Hego/hego-ekialdeko haizea ibiliko da, 2ko indarragaz eta eguerditik aurrera ipar/ipar-mendebaldekoa ibiliko da, 3ko indarragaz. Itsaso kizkurra eragingo dau, arratsaldean itsaskirria. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro erdiko baino gitxiagoko olatuak altxatuko ditu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00