Espainiako Futbol Federazinoak (RFEF) ATM Broadcast ikus-entzunezko enpresari esleitu deutsoz Lehen Federazinoaren eskubideak, 5 milioi euroren truke, hurrengo hiru denporaldietarako. Era berean, Areto Futboleko Lehen Mailako eskubideak esleitu deutsoz, gizonezkoei zein emakumezkoei.
Hala adierazi dau Espainiako Futbol Federazinoak eguen honetan, telebista-eskubideen organoaren bilera baten ostean. “Organoak lehiaketea emon gabe uztea erabaki eban bere garaian, eskaintzak ez baitziren nahikoak, eta, une horretatik aurrera, bi enpresak beren proposamenak aurkeztu ebezan eskubideak eskuratzeko”, gaineratu dau prentsa-oharrak.
Ildo horretan, ATM Broadcastek 15 milioi eskaini ebazan 2025/26 denporaldira arte, baita diru-sarreren % 50 be 60.000 abonatutik aurrera. Partidu guztiak OTT bidez emongo dira, gutxienez partiden emisinoaren % 20 LTDko kanal ireki batetik bermatuta. “Gainera, kanal lineal bat sortuko da, plataformei eskainiko jakena, eta kategoria kanal autonomikoen bidez be jarraitu ahal izango da”, adierazi dau RFEFren oharrak.
Areto-futbolaren kasuan, lehiaketea nagusiak, gizonezkoetan zein emakumezkoetan, OTT bidez jarraitu ahal izango dira. “Gainera, gutxienez partidu bat eskainiko da TVEk irekita, lanaldi garestian, eta emisioa LTD kate batean negozietan ari dira, eta horrek areto-futbol nazionalaren ikusgarritasuna are gehiago sustatzeko apustu argia esan nahi dau”, amaitu dau prentsako testuak.