Domekan, Berangon jokatu zan Euskal Herriko Lasto Jasote Txapelketea eta bertan, Jose Martin Bustinza “Tubi” dimoztarra izan zan txapelduna. Txapelketa guztietan lez, bera zan faboritoa eta minutu bitan 45 kilogramoko fardoari 23 jasoaldi egin ostean, berarentzako izan zan txapela, hamabigarrenez. Ostetik, Beñat Amadek 22 jasoaldi, Jon Loiolak 20 eta Oier Gonzalezek 19 egin ebezan.