Athleticek EH Kopa irabazi dau Realaren aurka

Zuri-gorriek 2-4 irabazi deutsie txuriurdinei Lezaman jokatutako partidu ikusgarrian
Athleticeko neskek EH Kopako txapela eta tituloa ospatzen Lezaman / Athletic Club

Athleticek EH Kopa eskuratu dau bi urteren ondoren. David Aznarrek zuzentzen dauen taldea 2-4 nagusitu da zuri-gorriek bisitari lez jokatu daben partiduan. Azkonaren bi golek eta Mariana eta Aranaren golek eragin  dabe lehoien garaipena EH Kopako finalean.

Derbiko lehen zatia oso bizia izan da; hain zuzen be, Lezamara hurbildu diranek lehen berrogeita bost minutuetan bost gol ikusteko aukerea izan dabe. Marianak aukera parebakoa izan dau hasi eta minutu gitxira eta izan dauen bigarren aukerea Letek defenditu dauen atea birrindu dau. Markagailua mobitu zan eta Azkonak Aranaren erdiraketa ona baliau dau Reala bigarren aldiz gainditzeko. Aldeko 0-2koarekin, lehoiek baloia izan dabe, baita errenta handitzeko aukerea be, baina Reala izan da lehia bardintzea lortu dauena Eizagirreren eta Jensenen golekin. Jokalariak aldageletara bardinketeagaz joango zirala zirudienean, Paula Aranak Athletic aurretik jarteko eta hirugarren gola egiteko gola sartu eban.

Atsedenaldiaren ostean eta 2-3ko emaitzeagaz, donostiarrak eroso sentitzen hasi ziran aurkariaren zelaian. Nora Sarriegik, 78. minutuan, eta Lorenak be beste jaurtiketa bikain batekin, bigarren zatian zelairatu dan Quiñones jarri dabe proban. Aldiz, talde zuri-gorriak egin dau neurketako azken gola. Letek kontrol batean egindako akatsa Azkonak 81. minutuan baliau dau talde bilbotarraren laugarren gola egin eta finala erabagita izteko.

Gauzak horrela, lehoiak denporaldiaurreko azken garaipena lortu dabe, eta prest dagoz datorren zapatuan, Lezaman, Granada CF taldea hartzeko, Liga F-ko lehen jardunaldian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00