Busturialdeko gazteen enpresak sortu eta sendotzeko laguntzak eskatzeko epea urriaren 18ra arte egongo da zabalik. Onuradunak 35 urtetik beherako gazteak izango dira, 2022an enpresa bat sortu dabenak eta “Gaztedi Busturialdea” proiektuan parte hartzen daben udalerrietan erroldatuta dagozanak.
Aurton be, Bermeoko eta Gernika-Lumoko Udaletako gazteria zerbitzuak, Urremendi Busturialdeko Landa Garapenerako Alkarteagaz eta Bizkaiko Foru Aldundiagaz batera, lankidetza hitzarmena sinatu dabe “Gaztedi Busturialdea” proiektua garatu eta gauzatzeko.
Ildo horretan, hitzarmen hau aktibatuta, “Gaztedi Busturialdea” proiektuan parte hartzen daben udalerrietan (Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Busturia, Elantxobe, Ereño, Errigoiti, Foru, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka, Murueta, Muxika, Nabarniz eta Sukarrieta) erroldatutako gazteak enpresak sortu eta sendotzeko laguntzak emoteko epea edegi da.
Eskaera egiteko epea zabalik dago eta 2023ko urriaren 18an itxiko da. Planaren aurrekontua 21.080 eurokoa da, eta onuradunak 35 urtetik beherako gazteak izango dira, 2022an enpresa bat sortu dabenak eta “Gaztedi Busturialdea” proiektuan parte hartzen daben udalerrietan erroldatuta dagozanak barne.
Laguntzaren zenbatekoa 2.500 eurokoa izango da, baldin eta orain arte egindako inbertsinoa 600 eurotik gorakoa izan bada. Laguntza horiek bateragarriak dira enpresak sortzeko eta sendotzeko beste laguntza batzuekin.
Laguntzen onuradun izeteko baldintzak dira Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan (JEZ) eta Langile Autonomoen Araubide Berezian (LAAB) alta emonda egotea edo baliokidea izatea eta edozein forma juridiko eukitea.
Gainera, bazkideetako batek, gutxienez, “Gaztedi Busturialdea” proiektuan parte hartzen daben udalerrietakoren batean erroldatuta egon beharko dau, urtebete jarraian gitxienez, EJZn alta emon aurretik, edo 36 urte bete beharko dauz EJZn alta emonda.