
EHUko irakasle ikertzaileen lan baldintzen prekarizazinoa salatzeko, huelgea deitu dabe sindikatuek urriaren 11rako.
Deialdia, LAB, CCOO, STEILAS eta ELA sindikatuek egin dabe eta egun osoko huelgea egitera deitu dabez irakasle eta ikertzaile guztiak. EHUn mobilizazinoari ekiteko arrazoi ugari dagozala uste dabe aitatutako sindikatuek.
Aldarrikapenen artean 4 ardatz nagusi zehaztu dabez. Ordezkapenak egiten dabezan irakasle edo ikertzaileak lanaldi osora pasatzea, irakaskuntza zama ez handitzea, burokratizazinoari mugak ipintea, soldatak handitzea eta EHUren finantziazinoa handitzea, BPGren ehuneko 1era heltzeko. Aldarrikapen horreetarako eta prekarizazinoaren kontra protestetako urriaren 11n huelgea egingo dabe EHUn.