Joan Bou (Euskaltel-Euskadi) laugarren izan da Malaysian

Genting Highlandseko azken igoeran erabaki da lasterketea, 1.625 metroko altueran
Joan Bou, Malasiako lasterketan / Euskaltel Euskadi

Genting Highlandseko azken igoeran erabagi da lasterketea, 1.625 metroko altueran, 19,6 kilometroko igoera luzea % 5,5ean, eta azken zatia izan da zorrotzena. Lehenengo, Xabier Isasa eguneko ihesaldian sartu da. Azken igoera horretan, EF-Educationek hartu dau agintea, txirrindulari laranjak ondo kokatuta egozala. World Tourreko taldea nagusitu da, Simon Carren garaipenarekin eta Alexander Cepedaren bigarren postuarekin. Joan Bou, igoerea bikain batean, laugarren izan da, irabazlearengandik 55 segundura eta hirugarren postutik zazpira; Txomin Juaristi 11. izan da, Mikel Iturria 14., Carlos Canal 16. eta Mikel Bizkarra 18. Sailkapen nagusian be Bou laugarren da, podiumetik bederatzi segundora.

Taldeka, Euskaltel-Euskadi bigarren da, EF Educationen atzetik, 21 talderen partaidetzan. Azken hiru etapak oso lauak dira, esprintean erabagiteko aproposak, batez be azken bi jardunaldiak.

Jorge Azanza, Euskaltel-Euskadiko kirol arduraduna: “Taldea orokorrean ondo egon da, baina puntu bat falta izan jaku etapea eta sailkapen nagusia lehiatzeko. 20 txirrindulariko buruko multzoan, bost geunkazan, baina, gero, hamarretan, bakarra. Hori izan da pena, etapea irabazteko eta podiuma lortzeko aukera gehiago ez izatea. Oso gertu geratu gara. Etapetako gainsarietan saiatu beharko dogu. Nolanahi be, Bouk saio ona izan dau eta geratzen diran etapak lehiatuko doguz baita sailkapen nagusiari begira be”.

 

Harrobia

LABORAL Kutxa taldeak 2023ko helburuak bete dauz, txirrindularien hazkudean eta tropel amateurraren erreferentzia izaten. Euskaltel-Euskadiren gazteen multzoa protagonista izan da barriro euskal harrobian sortzen diran talentu barriakaz.

Emaitzarik onena LABORAL Kutxan aritu diran hiru txirrindulariek Euskaltel-Euskadi profesionalera egindako igoerea da: Nicolas Alustiza, Iker Mintegi eta Unai Zubeldia. Hiru euskal gazte horreek Iker Ballarin (2020), Xabier Mikel Azparren (2021), Asier Etxeberria, Unai Iribar eta Xabier Isasa (2022), Enekoitz Azparren eta Xabier Berasategirekin (2023) bat egingo dabe.

Hori da Euskadi Fundazinoaren harrobiko taldearen helburu nagusia: txirrindularitzaren balio gazteak prestatzea, hareen hazkundea, elitean lehiatzeko ametsak bete dagiezan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00