Joseba Iraolaren Euskal Selekzinoak podiuma lortu dau Eslovenian eta Europako titulura hurbildu da

Balmasedakoak lehen postuan jarraitzen dau bere kategorian, eta bigarren da sailkapen nagusian
Joseba Iraola garaile, Esloveniako podiumean / EKFB

Barriz be lehena izan zan bere kategorian, eta bigarrena sailkapen nagusian, ametsezko denporaldi kontinental batean. Joseba Iraolak beste astegoien zoragarri bat izan eban Eslovenian Europako mendi lasterketen txapelketan. Dagoeneko zortzi podium jarraian dira Joseba Iraolarenak. Esloveniako herrialdean hegan egin eban GHD Ilirska Bistrika proban. Bere E2SC maila irabazi eban NOVA NP01.arekin eta Esloveniako Scratch sailkapenean bigarren izan zan. Horrela, Iraolak aurrerapauso handia emon dau Europako Mendiko txapeldun izateko. Bizkaitarrak bazekien, errepidea zaila izan arren, ondo emon ziezaiokeela txapelketara hurbiltzeko. Eta bete eban.

“Petr Trnkaren duelua geunkan. Ikusgarria eta polita izan da eta oso gutxigatik irabazi dogu. Orain Kroazian nahikoa litzateke puntuatzea. Kostatu jatan errepidera egokitzea eta entrenamenduetan atzera samar ibili nintzan. Titulurako urrats garrantzitsua emon dogu. Orain, Kroazian errematatu eta amets bat bete ahal izateko “.

Joseba Iraolaren Euskal Selekzinoa podiumera igo da Esloveniako GHD Ilirska Bistrika proban; Suitzako St. Ursanne; Paolino Teodori Koppan, Ascolin; Ecce Homo Sternberk Txekiar Errepublikan; Portugalen (Rampa da Falperra); Asturiasen (Fitoko igoera); Austrian (Rechberg); eta Frantzian (Saint Jean du Gard- Col Saint Pierre). Balmasedakoa eta bere taldea protagonista nagusiak dira denporaldi zoragarri honetan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00