Jai Alai Ligaren historiako lehen txapelketea, Durangoko Ezkurdi Jai Alai pelotalekuan izango diran azken lau partiduekin amaituko dana, ranking ofizialeko zortzi pelotari onenen artean jokatuko da. Jai Alai Ligako finalerdiak urriaren 9an, astelehenean, izango dira eta finala hurrengo astelehenean, urriaren 16an, jokatuko da. Aritz Erkiaga eta Gorka Sorozabal Johan Sorozabal eta David Minvielleren aurka lehiatuko dira, finalera iristeko ahaleginean, eta Iñaki Osa Goikoetxeak eta Imanol Lopezek Ludovic Laduche eta Thibault Basqueren aurka jokatuko dabe finalerdian.
2022-23 denporaldiko onena nor dan erabagiteko, aitatutako zortzi pelotarietatik bikoteak osatu dira, Liga bateratu ofizialeko zortzi onenak. Jai Alai Ligan jokatutako 57 partiduetan 24 jokalariak hartu eben parte. Eusko Label Winter Series, Biarritzeko Urrezko Eskunarrua, Donibane Lohitzuneko Internazionalak, eta Pau Copan lehiatu ziran.
Jai Alai Ligan orain arte gertatutakoaren errepasoa egiten dogunean, Beaskoetxeak eta Lopezek Winter Series irabazi eben, Goikoetxeak eta Lopezek Biarritzeko Urrezko Eskunarrua, eta Erkiagak eta Gorka Sorozabalek Donibane Lohitzuneko Txapela irabazi eben. Goikoetxeak eta Lopezek irabazi eben Pau Kopa.
Goikoetxea, aurrelarietako bat, eta Lopez, atzelarietako bat, lehen postuan dagoz eta bikoteetako bat osatzen dabe. Beste bikote bakotxean, aurrelariak eta bigarren, hirugarren eta laugarren sailkatuak konbinaten dira, eta finalerdietan, lehen eta bigarren faboritoak laugarren eta hirugarren faboritoen aurka lehiatuko dira, hurrenez hurren.