Talde bizkaitarrek ez dabe zorte handirik izan aurtongo Kopa txapelketean, Athletic kenduta. Gernikak ezin izan eban ezer egin Unionistasen aurka 0-2 galduta eta Barakaldoren kasuan, nahiz eta partidua galdu ez eta ezin izan dabe bolada eukien onagaz segidu.
Urbietan etxeko taldeak sendo hasi eban partidua eta ausart jokatu eban Lehenengo Federazinoko talde baten aurka. Atsedenaldira 0-0ko bardinketeagaz heltzea lortu eben, baina bigarren zatian Unionistasek bi gol eskuratu ebazan hiru minututan, Losada eta Alfreden hanketan. Gernikarrek ezin izan eutsen bueltea emon eta euren ametsa amaitu egin zan.
Barakaldok be partidu ausarta planteatu eban Malagaren tamainako klub baten aurka. Lasesarrek gau magikoa bizi eban, dunitasuna eta joko ona erakutsi eben Ezkerraldekoek. Markagailuan 1-0 jartea merezi izan eben arren, ezin izan eben golik sartu eta azkenean 4-2 galdu eben penaltietan andaluziarren aurka.