Gaur jartzen da martxan Bilboko TAO zerbitzu barria

Erdiguneko auzoetan (Abando, Indautxu...) eguerdiko doakotasuna desagertuko da

Egin beharreko proba guztiak egin ostean, gaur, abenduak 11n, ezarriko dabe Bilbon TAO zerbitzu barria.

Hainbat nobedade dakarz TAO zerbitzu barriak: erdiguneko auzoetan (Abando, Indautxu…) eguerdiko doako bi orduak desagertuko dira, auzo guztietan isunak baliokatzea gatxagoa eta garestiagoa izango da, ibilgailuen parabrisen ganean ez dabe abisurik jarriko, banatzaileek zamalanetarako tokietan aparketako tiketa beharko dabe… APP barri bat be jarriko da. Bestalde, TAO txartela daukien egoiliarrek zonalde berdean baldintza bardinetan aparkau ahal izango dabe baina zonalde urdinean eukien ordu biko doakotasuna desagertuko da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular