Felipe Arrese Beitiaren bustoa inaugurauko dabe Otxandion

Andikoa plazan, domekan, 1936ko bonbardaketan hildakoei omenaldia egingo jake
Felipe Arrese Beitia / Otxandioko Udala

Andikoa plazan,13:00etan, 1936ko bonbardaketan hildakoei omenaldia egin ostean, Felipe Arrese Beitiaren eskultura barriaren inaugurazioa egingo dabe elizaren ondoan.

Arrese Beitia Otxandioko euskal idazlearen bustoa urteetan egon da Santa Marina elizaren ondoan. Baina orain urte bi, herriko jaietako egun batean, bustoa lurrean agertu zan. Orain, Eibarko enpresa batek bustoa egin, eta garagarrilaren 23an barriro inauguratuko dabe.

Lekuan bertan aurresku bat dantzatuko dabe eta Otxandioko koruak Arrese Beitiak berak konposatutako abesti bat kantatuko dau. Ekitaldian Arrese Beitiaren senitartekoak be izango dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular