2.000 parte-hartzaile inguru ‘Gernika erronka’ oztopo lasterketan

Oztopo lasterketa honen laugarren edizinoa apirilaren 21ean egingo da

Gerlarien Erronka oztopoen lasterketea Gernika-Lumora itzuliko da apirilaren 21ean, Gernika-Lumoko Udalaren eskutik. Gernika Erronka probaren laugarren edizinoa izango da aurtengoa, eta OCR World Championship txapelketa ospetsurako puntuagarria izango da. Ia 2.000 kirolarik parte hartzea itxaroten da.

IV. Gernika Erronkako parte-hartzaileek txandaka urtengo dabe, 150 pertsonako taldetan, 09:00etatik aurrera. Ibilbide bi egongo dira: 6 km/20 oztopo edota 10 km/25 oztopo. Ibilbide laburrekoek 20 oztopo gainditu beharko dabez, eta gainontzekoek 25. Besteak beste, burdin hesiak, lubakiak, lokatzezko igarobideak, hormak… gainditu beharko dabez parte-hartzaileek.

Gernika-Lumorako lasterketan parte hartzeko dortsalak daborduko salgai dagoz www.desafiodeguerreros.es webgunean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00