Athleticeko bazkideen %97k emon dabe izena Koparako finalerako sarreren zozketarako

17.848 sarrera zozketauko dira martiaren 14an
Athleticeko zaleak Kopako finalerdietako bueltako partiduan / Athletic Club

Sevillako La Cartujan apirilaren 6an jokatu dan Kopako finalerako sarrera bat eskuratzeko izena emoteko epea amaitu ostean, Athleticeko 42.271 bazkidek emon dabe izena. Gaur egun talde bilbotarrak daukazan bazkideen %97 da hori.

RFEFek Athleticentzat erreserbau dauazan 20.698 sarreretatik, 17.848 izango dira bazkideentzat. Zozketea martiaren 14an, eguena, egingo da San Mamesen, 12:00etan.

Jasotako ostantzeko sarrerak (2.850) kontratu, instituzino, kirol eta Athletic Clubeko babesleekiko konpromisoei erantzuteko erabiliko dira. Talde zurigorritik azpimarratu dabenez, “horien kopurua publikoagaz jokatutako azken final bietakoa baino txikiagoa da, nahiz eta erakundearen egiturea eta harreman komertzialak hazi egin diran”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular