Athleticeko lehenengo taldean 15 denboraldi eta momentuz 557 partidu jokatu ostean, Iker Muniainek talde zurigorria itxiko dau denboraldi amaieran. Holan iragarri dau jokalari nafarrak Athleticek zabaldutako bideo baten bitartez.
Futbolari nafarrak 557 partidu jokatu dauz Bilboko taldeagaz. Iribarren atzetik gehien jokatu dauan jokalaria da. Muniain 12 urte eukazala iritsi zan Lezamara, haur mailan. 16 urtegaz egin eban debuta lehenengo taldeagaz, 2009ko garagarrilaren 30ean, San Mamesen, Young Boys taldearen kontra. Danetara, Muniainek 75 gol sartu dauz Ligan, Kopan, Txapeldunen Ligan eta Europa Leaguen jokatutako partiduetan. Superkopa bi (2014/15 eta 2019/20) irabazteaz gain, Athleticen 25. Errege Kopa lortu dau, 40 urteko lehortearen ondoren. Kopako txapeldunorde izan da bost biderrez, eta behin, Europa Leaguen.
Athletic Clubek jakinarazo dau datozan egunetan kapitainari agurtzeko eta omentzeko ekitaldia egingo jakola San Mamesen. Egun berezi horretarako sarrerea librea izango da.