Txapeldunen postuetarako borrokarako partidu erabakigarria

Yuri eta De Marcos ez dira Civitas Metropolitanon egongo

Zapatu honetan Atletico Madril izango dau aurkari Athleticek Cívitas Metropolitanon, EA Sports Ligako 33. jardunaldian. Partidu horretara sailkapenean hiru puntuko aldearekin iritsiko dira. Athleticek eta Atleticok garaipena lortuko balute, laugarren posturako lehian kolpea emango lukete.

Ernesto Valverderen taldeak garaipenagaz bat egin gura dau barriro, hiru jardunaldietan Ligan garaipenik lortu barik egon ostean. Europa Leagueko sailkapena poltsikoan dabela, laugarren postua gura dabe urtea borobiltzeko. San Mamesen koltxoneroek 2-0 galdu eben eta bilbotarrek kanporatu egin ebezan Errege Kopako finalerdian. Ez dira deialdian izango Yuri Berchiche lesionauta dagoelako, ezta De Marcos be txartel horiengaitik.

Talde koltxoneroak etxean jokatzeko konfidantzarekin jokatuko dau partidua, eta Bartzelonaren aurkako porrota baino ez dau jaso. Borussia Dortmundek Europan jokatu barri dauen kanporaketagaitik eta joan dan jardunaldian Mendizorrotzan Alavesen aurka jasotako ezusteko porrotagaitik (2-0) ez dira unerik onenean iritsiko zapatuko partidura.

DEIALDIA

Unai Simón, Agirrezabala, Vivian, Paredes, Yeray, Vesga, Berenguer, O. Sancet, I. Williams, Muniain, N. Williams, Guruzeta, Dani García, I. Lekue, Ruiz de Galarreta, Imanol, Villalibre, Ander Herrera, Raúl García, Adu Ares, Prados, Unai G y Hugo Rincón.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00